XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
I aundi, ni aundi... - Sidney Landis`ekin al zoaz ezkontzera, Samantha? - Bai, noski!.- Bere maitasunaren agerpena egin al dizu, bada? - Gaur gabean egingo dit, ziurki.
- Ziur al zagoz?.
- Emakumearen begiari ez dio ezerk aldegiten, maitasun-gaietan, Dorothy.
- Musurik eman al dizu, iñoiz? - Musurik? Nolaz emango dit musurik, oraindik nere senar-gai ez ba`da?.
- Zure alderantzia da, beraz, nere mirabea, Samantha.
- Nere alderantzia? - Bai. Musu ematen uzten die, leendabizi, gizoneri.
Musukatzeko eran ezagutzen omen da gizonezkoa.
Musuaren ondoren ematen die baiezkoa edo ezezkoa.
- Eta zenbatek musukatu dute?.
- Ogetaka omen ditu bere ezpañetan ibiliak.
Zu baiño azkarragoa dala deritzat nere neskamea, gizonezkoekiko ar-emanetan, Samantha.
- Nolaz esan zenezake ori, Dorothy?.
- Edonori bere ezpañak eskeiñiko dizkionik, ez pentsa, gero.
Mutil ermo, eder eta bikaiñeneri eskeintzen zaie.
Leengoan besarkatu zuen kaska-gorri ura ikusi izan ba`zenu....
Ura zan mutilla, ura....
Alakoxeak nai nituzke neretzat....
- Or beera joan besterik ez duzu, gizonik nai ba`duzu, Dorothy.
- Ortan ba`legoz... - Zuk ere zerbait egin bearko duzu, zere aldetik.
- Naizen guztia eskeintzen natzaie, baiñan alperrik.
Ospa egiten didate.
Zuk, bai... Eztiz betetako pitxarrari euliak doazkion araberan datozkizu zuri gizonak.
Antziñako Atila`ren antzeko zera zu, Samantha: belarrik ere ez omen zan ernetzen, ark oñak ipintzen zituen lekuan.
Orixe bera egiten duzu zuk ere.
Gizonezkorik ez duzu uzten beste iñorentzat, zoazen lekuetan.
Guztiak zereganatzen dituzu.
- Ez diet, bada, ezer egiten, nigana ditezen.
-
Edonork irrika lezazken zera guztiak dituzu, izan ere, Samantha.
Aberastasuna, edertasuna...
Sidney Landis ere zurentzat izango duzu, nai duzunean.